Uria: “Sententziak ez du absolbitzen Espainiako Auzitegi Nazionala”

2010, apirilak 15

inaki_uria.jpg

Azken zazpi urtean debekatuta izan du Espainiaren mugetatik ateratzea, kontu korronte eta ondasun guztiak blokeatuta izan ditu, eta polizia etxera sinatzera joan behar izan du, azkenaldian hamabostean behin «bakarrik». Orain kendu egin dizkiote aske egoteko baldintza horiek, eta libre dela esan diote Iñaki Uria Egunkaria-ko kontseilari ordezkariari (Zarautz, 1960). Baina, duela zazpi urte, proiektu hura erdiz erdi moztu zuten. Lantoki zuen Egunkaria itxi zioten, atxilotu egin zuten, torturatu eta urte eta erdiz preso eduki zuten. Orain pozik dago, baina baita haserre ere, «epaiak ez baitu ezabatzen egindako kaltea». (more…)

Memoria kulturala

2010, apirilak 15

Gotzon Barandiaran (Berria) (more…)

‘Egunkaria’ auziaren laburpena

2010, apirilak 14

BIDEOA Luzea izan da Egunkaria-ren itxierako auzia: 2003an itxi zuen euskarazko kazeta Guardia Zibilak —berak eskatu ondoren, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz—, eta astelehenean eman zuen absoluzioa Auzitegi Nazionalak berak. Zazpi urteotako laburpena egin du Berria.info webguneak bideo erreportaje honen bidez. Atzotik du ikusgai. Ia hamahiru minutukoa da. (more…)

Eskertza ekitaldia Bilbon, Euskalduna jauregian

11:30ean hasiko da ekitaldia, areto nagusian, eta musikariak izango dira (Ubeda anaiak, Gose, Katamalo, Aitor Gorosabel), bertsolariak (Miren Amuriza eta Maddalen Arzallus), dantza… Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga Egunkaria-ko itxiera kasuko auzipetuak eta auzi ekonomikoko besteak Euskaldunan izango dira, eta hitza hartuko dute. Baita Babes Taldekoek ere.

Ekitaldian egon nahi duten herritarrek gonbidapenak eskuratzeko aukera daukate 607 770 740 zenbakira deituta.

Espainiako Auzitegi Nazionalak absoluzioa eman zuen apirilaren 12an.

Zer dago gezurraren atzean?

2010, apirilak 14

Lorea Agirre (Berria) (more…)

‘Relax’

2010, apirilak 14

Itxaro Borda (Berria) (more…)

Gerta zatekeen

2010, apirilak 14

Xabier Lekuona (Berria) (more…)

Apirilaren 25ean eskertza ekitaldia Bilbon, Euskalduna jauregian

2010, apirilak 13

(more…)

Auzi ekonomikoa Gipuzkoako Auzitegira pasatzeko eskaera egingo dute abokatuek

2010, apirilak 13

Auzi ekonomikoa zabalik du Espainiako Auzitegi Nazionalak eta zortzi lagun epaiketaren zain daude. Iruzur ekonomikoa egin izana egozten diete, baina baita “erakunde terroristarekin” lotura edukitzea ere. Atzoko epaiarekin azkeneko puntu horrek ez du heldulekurik (more…)

; ?>