2003ko otsailaren 20an itxi zuen Guardia Zibilak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, 'Euskaldunon Egunkaria'. Eraso judizial hark izugarrizko lurrikara politikoa eragin zuen Euskal Herrian, eta jasotako elkartasuna eta gizartearen erantzuna ere tamaina berekoa izan zen.
Zinemiran emanen dute gaur ‘Paperezko Hegoak’, Josu Martinez eta Samara Velteren ‘Egunkaria’-ren itxierari buruzko lana. Galdera bat du abiapuntu, Joan Mari Torrealdairi barrua jaten ziona: nola izan zen posible halako astakeria? Ahalik eta ahots anitzenak entzun dituzte erantzun baten bila.
‘Euskaldunon Egunkaria’-ren itxieran oinarritutako ‘Sisiforen Paperak’ antzezlana estreinatu dute Madrilen. Hiru astez izango da han, eta euskaraz ere emango dute.
Egunkaria-ren itxierari buruzko antzezlana ikusteko elkartu ziren atzo, Tolosan, Leidor, antzokian, kazetako langileak, Berria-ko lankide eta langile ohiekin batera. Hunkigarria izan zen emanaldia, eta hauek dira saioaren amaieran jasotako adierazpenak.
(Tolosaldeko Ataria) Egunkari banatako zuzendari lanak egiten dituzte Martxelo Otamendik eta Kepa Errastik; lehenak errealitatean, Berria-n, eta bigarrenak fikzioan, Sisiforen paperak antzezlanean.
Joan Mari Torrealdairen heriotzak markatu du Egunkaria-ren itxieraren aurtengo urteurrena, baita gertatutakoa gogoratzeko eta aztertzeko sortu diren antzerki eta ikus-entzunezko lanek ere. (bideoa: itxieraren 15. urteurrenaren harira eginikoa)
Euskarazko egunkari bat abian jartzea. Gai hori izan du ETB1eko Biba zuek! programak Euskaldunon Egunkaria-ren itxieraren 18. urteurrenaz egindako saioak, eta Martxelo Otamendi eta Joan Mari Larrarte izan dira gonbidatu. Berria-ren sorrera ere izan dute hizpide. Bideo honetan ikus daiteke saioa (4. eta 41. minutuen artean).