Tolosako Udalaren bandoa: ‘Euskaldunon Egunkaria’-ren eta auzipetuen alde

2009, abenduak 28

Abenduaren 15eko ezohiko udalbatzarrean onartu zuen, EAJ, EA, Hamaikabat eta EB-Aralarren botoekin. PSE-EE abstenitu egin zen. Jokin Bildarratz (EAJ) alkateak herrian zabaldutako bandoa da behekoa. (more…)

60 milioi euro

2009, abenduak 27

Imanol Murua Uria (Berria, Paperezko bloga) (more…)

«Bidegabekeria» ahazten ez dutelako

2009, abenduak 27

ada.jpg

Hala egin zuten Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean eta hala jarraitu dute azken zazpi urteotan: kazetaren itxieraren «bidegabekeria» salatuz, pankartari eutsiz, lehen lerroan. Aterkiak esku batean eta Egunkaria libre! dioen pankarta bestean, Egunkaria-ko langile izandakoek elkarretaratzea egin zuten Donostian atzo. (more…)

Zerbaiten atetan

2009, abenduak 27

Urtzi Urrutikoetxea (Berria) (more…)

Egunkaria

2009, abenduak 27

Ismael Manterola Ispizua (Berria) (more…)

Martxelo Otamendiren hitzaldia Beasainen

Udaletxean, 19:00etan.

Txema Auzmendiren eta Martxelo Otamendiren hitzaldia Andoainen

Bastero kultur etxean, 19:30ean.

Manifestua kaleratu dute Herrialde Katalanetan

2009, abenduak 24

Sant Cugat del Valleseko (Herrialde Katalanak) kazetari eta kazetaritza ikasle talde batek manifestua kaleratu du Sant Cugat amb Egunkaria izenburupean (Sant Cugat Egunkariarekin). Ia 60 lagunek sinatu dute agiria: tartean, Victor Alexandre, Xavier Fornells, Miquel Herrada, Josep Gimeno, Ramon Luque, Lluis Feliu, Roger Tugas eta Eduard Anguitak. Manifestuaz gain, facebooken txoko bat ireki dute sarean atxikimenduak biltzeko. (more…)

AVTk eta Dignidad y Justiciak fiskalak daukan “pasibitatea” salatu dute

2009, abenduak 24

Dignidad y Justicia eta AVT Egunkaria auziko herri akusazioek Egunkaria-ren aurkako epaiketako lehen bi egunetan Miguel Angel Carballo fiskalak izan duen “pasibitatea” salatu dute, atzo Madrilen egindako agerraldian. Haien arabera, epaiketa galduz gero, “fiskalaren errua” izango da eta, uste dutenez, Espainiako Estatuak 60 milioi euro ordaindu beharko ditu kalteordainetan. (more…)

; ?>