Duela egun batzuk Egunkaria auzia-ri buruz mintzatu ziren Xabier Oleaga eta Joxe Mari Sors auzipetuak Errenterian, Xenpelar etxean. Zintzilik irrati libreak hitzaldia grabatu zuen, Erretegia saioan emateko. Era berean, hitzaldia irratiko webgunean (www.zintzilik.net) entzun daiteke osorik. (more…)
Xabier Oleaga eta Joxe Mari Sorsen hitzak, ‘Zintzilik.net’-en
‘Egunkaria’ ixteko inolako oinarririk ez zegoela erakutsi du zortzi urteko auzibideak
(Imanol Murua Uria) Berria Euskaldunon Egunkaria duela sei urte eta hamar hilabete itxi zuten, baina zortzi urte eta erdi egin behar da atzera, euskarazko egunerokoaren aurkako auziaren jatorriarekin topo egiteko. (more…)
Ordezkaritza bakarra zabalik
Eneko Bidegain (kazetaria) (Oroiminak, Berria) (more…)
‘Egunkaria’-ren epaiketa salatu dute Ahotsenean, Durangoko Azokan
Durangoko Azokan Ahotsenea ekimena atzo iluntzean itxi zuten, eta azkeneko kontzertuan gogoan izan zuten Euskaldunon Egunkaria. Azken kantuaren aurretik, epaiketa bertan behera uzteko eskatu zuten, Iñaki Uria auzipetua han zela. «Eguneroko ahots idatzia bidegabe kendu ziguten», salatu zuen Edorta Jimenez idazleak.
Bi operazioetan atxilotutakoen artetik zenbat epaituko dituzte? (8)
Imanol Murua Uria, Sustatu.com (more…)
Zer gertatu da tortura salaketekin? (7)
Imanol Murua Uria, Sustatu.com (more…)
Beti lanean
Xabier Lekuona (more…)
‘Azoka hustu, plaza bete’ ekimena egin dute Durangon
Gaur (abenduak 6) bete dira 19 urte Euskaldunon Egunkaria sortu zutela, abenduaren 15ean hasiko da euskarazko kazetaren itxierari buruzko epaiketa, eta gaur Durangon, liburu eta disko azokan Azoka hustu, plaza bete ekimen garrantzitsua egin dute, auzia salatzeko eta auzipetuei babesa emateko. Hainbat eta hainbat lagun bildu dira. (more…)
Mirentxu Purroi: “Epaiketa egitea erabat ezohikoa da Europan”
Berria egunkariak elkarrizketa egin dio gaur Mirentxu Purroi kazetariari Igandea gehigarrian, eta Egunkaria auzia hizpide izan dute. Epaiketa egitearen aurka dago Purroi.
(more…)





