2003ko otsailaren 20an Espainiako Auzitegi Nazionalak Egunkaria itxi zuenean, Donostiako Parte Zaharrean ekimen bat sortu zuten: kantuz salatuko zuten euskarazko kazetaren itxiera, eta hala emango zieten babesa auzipetuei. Harrezkero, hileko hirugarren larunbatero, kantuan jardun dute Parte Zaharrean, ez diote -jakina- beti eman aipatutako izaera, baina orain berriro bai, laster hasiko baita Egunkaria-ren aurkako epaiketa. Hala, larunbat honetako saioa horri buruzkoa izango da. 12:00etan hasiko da, Egunkaria libre! lelopean, eta elkarretaratzea egiteko asmoa ere badute. (more…)
Kantuz aldarrikatuko dute larunbatean Donostian ‘Egunkaria libre!’
Auzipetuen ibilbidea, BerriaTBn aurki
Egunkaria-ko itxierari buruzko bost auzipetuak elkarrizketatu ditu BerriaTBk, eta epaiketaren garaian eskainiko ditu, banan-banan, Berria.info-n. Auziaz baino gehiago, euskalgintzan, kulturgintzan eta euskal hedabideetan egindako ibilbideaz aritu dira Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga auzipetuak; pasadizo eta istorio ugari izango da entzungai. Argazkian, Otamendi, Andoainen, BerriaTBrako egindako elkarrizketan.
Idoia Mendia: “Prozesu luzeek kalte egiten diete pertsonei”
Idoia Mendia (PSE-EE) Eusko Jaurlaritzako bozeramaileari egindako elkarrizketa argitaratu zuen atzo Berria-k, eta Egunkaria auzia izan zuten hizpide, besteak beste. Egunkaria bezala “prozesu luzeek” -2003ko otsailean itxi zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak- “pertsonei kalte” egiten dietela iritzi dio Mendiak. (more…)
‘Egunkaria’-ko epaiketarako dirua biltzen hasi dira hainbat lagun ezagun
Euskal Herriko hainbat lagun ezagunek “berebiziko” ekimen bati ekin diote: Egunkaria-ko auzipetuekiko “elkartasunez” dirua biltzeari. Gaur aurkeztu dute egitasmoa; “epaiketa prozesuak sortutako gastu ikaragarriak ordaindu ahal izateko dirua biltzean datza. Kostua, oro har, 500.000 eurokoa izango dela kalkulatzen da”.
Kantu jiran Zarautzen
Ehunen bat lagunek hartu zuten parte Zarautzen larunbatean kantu jiran. Egunkaria auzia salatu zuten. 12:00etan abiatu zen kantu jira, udaletxe aurretik, eta 14:00 aldera amaitu zen, Musika Plazan.
Abokatu, legelari eta zuzenbide arloko kideen babesa
Abokatuek, legelariek eta zuzenbide arloko kideek Egunkaria-ren epaiketaren aurkako elkarretaratzea egin zuten ostiralean Donostian, eta auzipetuei babesa eman zieten.
Kaltzada, meritua eta zigorra
Julen Kaltzada (Busturia, 1935) euskaltzale eta AEK-ko kide historikoari elkarrizketa egin zioten atzo Berria -n Igandea gehigarria, eta Egunkaria auzia izan zuten hizpide. (more…)
Legelariei inkesta: ‘Auziak ba al du oinarri juridikorik?’ Ezezkoa diote
Egunkaria auzia zentzugabea dela uste dute hainbat legelarik. Hori salatzeko eta auzipetuei beren babesa agertzeko elkarretaratzea egin zuten atzo zuzenbidearen munduan aritzen diren hainbat lagunek, Donostiako Bulebarrean. Atzoko elkarretaratzean izan ziren batzuei eta izan ez ziren beste batzuei galdera egin die Berria-k, auziaren arlo juridikoari buruz. Auziak oinarri juridikorik ez duela diote galderari erantzun dieten guztiek -denak abokatuak dira-.
(more…)
Abokatuek, legelariek eta zuzenbide arloko kideek ere eman dute babesa
Abokatuek, legelariek eta zuzenbide arloko kideek Egunkaria libre! lelopean bilkura egin dute gaur, Donostian. Bulebarrean izan da, 13:00etatik aurrera, eta han egon dira, besteak beste, Iñigo Iruin, Jose Mari Elosua, Miguel Castells, Iker Sarriegi, Aiert Larrarte, Fernando Olalde, Felix Cañada, Luix Barinagarrementeria, Xabier Gurrutxaga, Jose Angel Arbelaitz, Jose Luis Rezabal, Julen Arsuaga… (more…)








