‘Egunkaria’ absolbitua

2010, apirilak 12

Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga Egunkaria-ko itxiera kasuko bost auzipetuak, euren kontrako frogarik ez dagoela ebatzita. Absolbitu egin du, beraz, Egunkaria. Gaur atera du epaia, 12:50 aldera. Javier Gomez Bermudez, Ramon Saez Valcarcel eta Manuela Fernandezek osatu dute epaimahaia, eta aho batez hartu dute erabakia. Hemen sententzia. (more…)

Bihar

2010, apirilak 11

Anjel Lertxundi (Berria) (more…)

Zazpi urte, hamaika buruhauste

2010, apirilak 11

Euskarazko prentsari kolpe gogorra eman zion Guardia Zibilak duela zazpi urte, Euskaldunon Egunkaria itxita. Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen agindua lortu zuten horretarako, ordurako aski ezagunak ziren agiriak erabiliz hainbat txosten idatzita. Euskarazko egunkari bakarra ETArekin lotzeko frogak bilatzeari ekin zion gero, baina ez zuten ezer berririk aurkeztu. Hala ere, ez zioten beren eginahalari utzi. (more…)

Amesgaiztoaren amaiera

2010, apirilak 11

Urtzi Urrutikoetxea (Berria) (more…)

Gauza bakarra

2010, apirilak 10

Koldo Aldabe (Berria) (more…)

Astelehenean emango dute ‘Egunkaria auziko’ epaia

2010, apirilak 10

Espainiako Auzitegi Nazionalak datorren astelehenean emango du Egunkaria auziko epaia, martxoaren 26an iragarri zuenez. Epaia modu arruntean kaleratuta ezagutaraziko du; hau da, ez du epaiaren irakurketa publikorik egingo eta epaituek ez dute Auzitegi Nazionalera joan beharrik izango. (more…)

Jean Haritxelhar: “Astakeria izugarria egina du Espainiako Gobernuak”

2010, apirilak 9

Egunkaria auzia-n epaitu zituzten bost lagunak absolbitzea espero eta desio du Jean Haritxelhar euskaltzainburu ohiak. (more…)

Zigor amaigabea

2010, martxoak 28

Xabier Lekuona (Berria) (more…)

BBC, ‘Egunkaria auzia’-z galdezka

2010, martxoak 22

aa.jpg

BBC Erresuma Batuko irrati-telebista kate publikoa Euskal Herriko egoera politikoaz erreportajea egiten ari da egunotan, hona etorrita, eta gaur goizean Andoainen izan da, Berria-ren egoitzan, Egunkaria auzia-ri buruz galdezka. Sarah Rainsford kazetariak telebistarako ordu erdi inguruko elkarrizketa egin dio Martxelo Otamendi Egunkaria-ko auzipetu eta Berria-ko zuzendariari (argazkian). (more…)

; ?>