Egunkaria aurrera! Durangon

2007, abenduak 5

Bihar, abenduak 6, Euskaldunon Egunkaria sortu zeneko 17. urteurrena izango da. Egunkaria 2003ko otsailaren 20an itxi zuen Guardia Zibilak, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz. Egunkaria-ko 12 arduradun eta langile ohi ahozko epaiketa noiz hasiko zain daude, 40 urte arteko kartzela zigor eskaerekin.Euskaldunon Egunkaria sortu zutenei eta haren bilakaeran zerikusia izan zutenei esker ona adierazteko ekitaldia egingo da bihar Durangon, Egunkariaren Alde Elarteak deituta. Egunkaria-ren lehen urteak gogoratzeko ikus-entzunezkoa; esker ona Egunkaria Sortzen-eko kideei, akzionistei, langile ohiei eta Herri Batzordeetan aritutakoei….

Egunkariaren Alde Elkartearen izenean, Joan Mari Torrealdaik egungo egoeraren irakurketa egingo du.

 Ekitaldia 12:30ean hasiko da, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian

18/98ko auzipetuen atxiloketak direla eta

2007, abenduak 1

Azken bi asteetan Auzitegi Nazionaleko Del Olmo epaileak Egunkaria kasuaren adar ekonomikoan hartutako erabakien atzean zer zegoen asmatzeko arazoak genituen.

Ostiralean 18/98 sumarioan epaitutako euskal herritarren aurka hartutako ebazpen basaren ondoren gauzak argiago ikusten ditugu: Auzitegi Nazionalak ohituak gaituen  onenean dirau. Egunkari bat, enpresa batzuk, nazioarteko lana eta lan politikoa egiteagaitik zigortu dituzte atxilotutakoak, Euskal Herri proiektu bat aurrera atera nahi izateagatik. Eta bide horretan euskal herritarrok, oro har, eskubide zibil eta politikorik gabe uzten gaituzte. (more…)

Zer zen Egunkaria

2007, azaroak 30

Sorrera

Egunkaria 1990eko urtarrilean euskalgintzatik sortutako ekimena izan zen. Xede nagusia “egitasmoaren independentzia eta zabaltasuna bermatzea” zen. 1989ko azaroaren lehenean euskarazko egunkari bat abian jartzeko lehen bilera egin zen Donostiako Joxemiel Barandiaran lizeoan. Bilerara Euskal Kulturaren Batzarreak (EKB) deitu zuen, eta honako erabaki hauek hartu ziren, besteak beste: euskarazko egunkariaren aldeko giroa sortzea eta horretarako firma bilketa bat abian jartzea. Eta, bitartean, asmo berria euskalgintzako sektore zabalagoetara eramatea. Egunkariaren beharra ez zen orduan sortu, hala ere. 80ko hamarkada, bereziki, hasieratik bukaerara zeharkatu zuen egunerokoaren eztabaidak. (more…)

Nazioarteko juristen txostena

2007, azaroak 5

Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak antolatuta gatazkei eta informazio askatasunari buruzko jardunaldiak egin ziren Donostiako Miramar jauregian 2007ko azaroaren 5ean.

Itzal handiko jurista talde batek -Kai Ambos (Gottingen-eko Unibertsitatea), Juan Luis Gomez Colomer (Castelloko Unibertsitatea), Luis P. Salas Calero (Floridako Unibertsitatea) eta John Vervaele (Utrecht-eko Unibertsitatea- komunikabideen, itxierari buruzko txostena landu zuten. Besteak beste, Egunkaria’ eta ‘Egin’ legeria urratuz itxi zituztela diote. Honakoa da aurkeztu zuten txostena, osorik (more…)

Itxieraren kontrako manifestazioa

2007, urtarrilak 12

http://www.youtube.com/watch?v=ey9MKiBuqOM

Egunkaria-tik Berria-ra

2006, azaroak 17

http://www.youtube.com/watch?v=CIhsPaiz0Ms

Martxelo Otamendi, espetxetik irtendakoan

2006, azaroak 15

Bost eguneko inkomunikazioaren ondoren libre geratu eta espetxe atarian Egunkaria-ko zuzendariak egindako adierazpenak. Torturatu egin zutela jakinarazi zuen. (more…)

Iñaki Uria: “Biluzik, hotzak, armairu antzeko batean sartu ninduten”

2005, abenduak 1

(…) Kalabozoa: 2 x 4m. Argia dauka denbora oro. Ateak leihatila, ikus nazaten (ireki itxi). Porlanezko ohea: metro eskas bateko alturako blokea, gaina espumazko koltxoneta zikina. (…) Ematen du bi gela daudela elkarren ondoan, ni naukatena eta aldi berean gehienetan beste galdeketa bat entzuten dena. Hauetaz gain bazegoen beranduago ezagutu nuen beste bat: zigor zeldadeituko zutena. (more…)

Xabier Oleaga: “Tentsioak eraginda konortea galdu nuen”

2005, abenduak 1

(…) Ziegara itzultzean, lasterrera, galdeketa gogor hotsak entzuten ziren. Garrasiak, kolpeak, torturatuen aieneak ematen zutenak… Gau guztian zehar, tarteka. Gau guztian zutik mantendu ninduten, hormaren kontra. Hurrengo egunean zutik egoteaz txikituta nengoen. (more…)

; ?>