Txema Auzmendi martxoaren 15ean atera zen kartzelatik, 12.000 ¤-ko bermea ordaindu ostean. Egunkaria-ko Administrazio Kontseiluko idazkariak martxoaren 16-ko Egunero egunkarian erantzun zituen galdera hauek. (more…)
Txema Auzmendi: “Jota nengoen inkomunikazio egunetan, baina beti egon naiz oso tinko”
Elkartasun Eguna
Jasotako atxikimendu guztiei erantzunez, Egunkaria-ri elkartasuna adierazteko eguna antolatu zuten martxoaren 13an Kontseiluak eta Egunkaria-ko langileek. Gizarte eragileekin, alderdi politikoekin, euskalgintzako ordezkariekin eta sindikatuekin bilerak egin ostean erabaki zuten elkartasun egunera deitzea, «erantzun dinamika askotarikoa eta zabala» egiten jarraitzeko eskatu baitzuten guztiek. Bakoitzak bere alorrean eta ahal zuen moduan Egunkaria-ren itxieragatik protesta egitea zen asmoa.
Elkartasun egunarekin bat egiteko, ordubeteko lanuztera eta Bilboko Kasillan ekitaldi sozial bateratura deitu zuen gehiengo sindikalak martxoaren 13rako. ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, ELB, Hiru eta EGAS sindikatuek egin zuten deia. Bai goizean deitutako lanuztea eta bai arratsaldean Bilboko Kasilla kiroldegian egin zen ekitaldia arrakastatsua izan zen erabat. Oro har, elkartasun egunari emandako erantzuna oso zabala eta askotarikoa izan zen; «Ideia eta iritzi politikoen gainetik, gizarteak bat egin du Bai euskarari eta Egunkaria aurrera esatearekin», adierazi zuten Egunkaria-ko langileek eta Kontseiluak. Gerora oso garrantzitsua izan den beste ondorio bat ere atera zuten elkartasun egunetik: «Egunkari berria lehenbailehen kalean ikus dezagun laguntzeko prest dagoela erakutsi du euskal gizarteak».
Amnesty International: Torturak ikertzeko deia
Egunkariako zuzendaritzako lau kidek Goardia Zibilaren kontra egindako salaketa “faltsuak” direla-eta Espainiako Gobernuak legezko egintzak hasiko dituela iragarri ondoren, Amnesty Internationalek deia egin die agintariei tortura salaketak arin, zorrotz eta modurik inpartzialenean iker ditzaten. (more…)
Pello Zubiria: “Eraso guzti hauen azken jomuga Ibarretxe lehendakaria da”
ARGIA astekariko zuzendariaren ondoko Pello Zubiria herenegun askatu zuten hamabi mila euroko bermepean eta Euskal Herrira goizaldeko ordu txikietan iritsi arren atzo DEIAren galderei erantzun zien. Kartzelatuta egon den hilabetean bere osasun egoerak kezka handia eragin du baina ez zaio animorik falta aurrera egiteko. (more…)
Martxelo Otamendi, Egunkariako zuzendaria: tortura salaketa
Guardia Zibilaren esku inkomunikaturik igaro dituen bost egun luzeetan etengabeko irain, bejazio, tortura eta tratu txar pairatu ditu Martxelo Otamendi Egunkariako zuzendariak, Eguneron otsailaren 28an argitaratutako elkarrizketa honetan dioen bezala. (more…)
Inma Gomila: «Niretzat giroa izan da gogorrena, begiak itxita besteen oihuak eta kolpeak entzutea»
Beldurra, ikara. Hori da Inma Gomilak, Egunkaria-ko gerente ohiak, Guardia Zibilaren esku igarotako bost egunetan sentitutakoa. Otsailaren 27 an argitaratu zen ondorengo elkarrizketa Egunero egunkarian. (more…)
Luis Goia: «‘Hil nazazue behingoz’, entzun nion aldietako batean Pello Zubiriari»
Komisaldegian igarotako bost egunen testigantza latza eskaini zion Luis Goiak EGUNERO egunkariari otsailaren 27an. Luis Goia Egunkaria-ko Administrazio Kontseiluko kidea izan zen. Lekukotasun pausatua eta luzearen pasarte bat da hau. (more…)
Amnesty International: Euskaldunon Egunkariaren itxiera ahalik eta lasterren ikertzeko eskaria
Amnesty Internationalek deia egin die Espainiako agintariei ahalik eta arinen argitu dezaten zergatik eta zertan oinarrituta itxi duten Egunkaria eta atxilotu dituzten zenbait lagun. (more…)
Tamainako erantzuna
Erakundeek, alderdiek, gizarte eragileek eta herritarrek bat egin zuten Egunkaria itxi izana salatzeko.
Bi mila eta hiruko otsailaren 20a, osteguna. Egunkaria-ren kontrako polizi operazioak iratzarri zuen Euskal Herria. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Juan del Olmok aginduta, Egunkaria itxi eta hamar lagun atxilotu zituen Guardia Zibilak. Albisteak euskal gizartea asaldatu zuen. Polizi operazioaren kontrako gaitzespena erabatekoa izan zen. (more…)



