‘Egunkaria auzia’ ixteko exijitu dute

2014, irailak 18

20758.jpg

Egunkaria-ko auzi ekonomikoan epaiketarik egin ez dadila eskatzeko elkarretaratze bat egin dute gaur Donostiako Auzitegiaren atarian dozenaka lagunek. “Duela 11 urte hasi zen Egunkaria auzia. Nahikoa sufritu dugu”, adierazi du Iñaki Uriak bilkuran zortzi auzipetuen izenean, hedabideen aurrean, eta kasua bukatzeko eskatu du. Bilkurako sei argazki (more…)

“Itsukeria” baten kronika

2014, irailak 17

p005_f01.jpg

Gipuzkoako Auzitegiak ostiralean aztertuko du ‘Euskaldunon Egunkaria’-ren auzi ekonomikoaren epaiketa egin edo ez. Zenbait legelariren arabera, argudio sendoak daude leporatutako delituak preskribatuta daudela ebazteko. Mahai inguruko lau argazki (more…)

‘Egunkaria auziarekin’ bueltaka

2014, irailak 16

Xabier Gurrutxaga abokatuak Egunkaria-ren auzi ekonomikoari buruzko iritzi artikulu bat idatzi zuen larunbatean (irailak 13) El Diario Vasco egunkarian, auzia xehetasun handiz azalduz. Donostiako Zigor Auzitegiak ekainean auzi ekonomikoa itxi izanari ongi deritzo Gurrutxagak, ustezko delituak preskribitutzat jo daitezkeelako. Fiskaltzak helegitea aurkeztu zuen, 2003ko azaroko auto bategatik kasua preskribituta ez dagoelakoan, baina Gurrutxagak, Donostiako Zigor Auzitegiaren epailearen erabakian oinarrituta, dio auto hark Egunkaria-ren itxierarekin duela zerikusia eta ez ekonomikoarekin, eta, gainera, itxierako epaiketan absoluzioa eman zela 2010ean. Horrez gain, Gurrutxagak idatzi du euskal gizartearen gehiengoaren ustez Egunkaria auzia absoluzioarekin itxitzat eman zela eta ezustea litzatekeela orain auzi ekonomikoak aurrera egitea; are gehiago Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Aldundiak diru laguntza publikoen iruzurrik eta diru kontuen faltsutzerik ez zela izan esan zutelako. (more…)

Atxikimendu kanpainaren hasiera

– ‘Epaiketa gehiagorik ez Egunkaria-ri’ kanpaina, gaurtik (irailak 15, astelehena).

Egunkaria-ren alde elkarteak antolatuta.

Atxikimendua emateko gunea.

Elkartearen idatzia.

Epaileen saioa epaiketa egingo den ala ez aztertzeko

– Irailak 19 (ostirala).

– Gipuzkoako Lurralde Auzitegia.

– Epaileak: Juana Maria Unanue, Iñigo Suarez de Odriozola eta Maria del Carmen Bildarraz. 3. sekzioko epaimahaia.

– Goizean hasita.

– Albistea.

Elkarretaratzea

– Irailak 18 (osteguna).

Egunkaria-ko auzi ekonomikoan epaiketarik egin ez dadila eskatzeko elkarretaratzea.

– Donostiako Auzitegiaren ataria, Atotxa.

– 11:30.

‘Egunkaria, 11 urte akusatuen aulkian’ mahai ingurua

– Irailak 16 (asteartea).

– Donostia.

– Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko aretoa, Duque de Mandas 11, behea.

– 18:00.

– Hizlariak Iñaki Esparza EHUko Zuzenbide Prozesaleko katedraduna, Juan Jose Alvarez EHUko Nazioarteko Zuzenbidean katedraduna eta Andres Urrutia Euskaltzaindiko presidentea.

‘Egunkaria, 11 urte akusatuen aulkian’ mahai ingurua egingo dute bihar, Donostian

2014, irailak 15

Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko aretoan izango da saioa, Duque de Mandas 11n, 18:00etan. Hizlariak Iñaki Esparza EHUko Zuzenbide Prozesaleko katedraduna, Juan Jose Alvarez EHUko Nazioarteko Zuzenbidean katedraduna eta Andres Urrutia Euskaltzaindiko presidentea izango dira. Hiru epailek ostiralean aztertuko dute auzi ekonomikoko epaiketa egin ala ez, eta bezperan elkarretaratzera deitu dute. (more…)

‘Epaiketa gehiagorik ez EGUNKARIAri’; abian da atxikimendu kanpaina

2014, irailak 15

Atxikimendua emateko gunea. EGUNKARIAren alde elkartearen idatzia da ondorengoa: “Irailaren 19an Gipuzkoako epaileek erabaki bat hartu behar dute: EGUNKARIA berriz epaitu ala ez. Sorrera 2003ko Madrilgo Exekutiboan eta garapena Madrilgo Auzitegi Nazionalean izan arren, Gipuzkoako epaileei erori zaie altzora auzia. Hangoek hasitakoari hemengoek amaiera eman behar, horra hor paradoxa. Euskal gizartetik urruneko epaileek hasi, Euskal Herriko bertako gizartean txertaturiko epaileek amaiera eman behar. (more…)

; ?>