Egunkaria auziko auzipetuek atzo Hego Euskal Herriko hainbat unibertsitateetan jaso zuten elkartasun adierazpenei Deustuko Unibertsitateak hartu die lekukoa gaur. 12:00etan, ikasle eta irakasleek deituta, 200 lagun inguru bildu dira Donostiako campusean, Egunkaria libre! lelopean (argazkian). Txema Auzmendi auzipetua ere bertan izan da.
200 lagun bildu dira Donostiako Deustuko Unibertsitateko bilkuran
Kexu da AVT, Eusko Legebiltzarrak absoluzioa eskatu duelako
AVT Terrorismoaren Biktimen Elkartea kexu agertu da, Eusko Legebiltzarrak absoluzioa eskatu duelako Egunkaria auziko bost auzipetuentzat. Elkartearen arabera, “epaileen lana baldintzatzea” da adierazpenearen helburua. “Eskandalagarria da Eusko Legebiltzarraren gisako erakundeek adierazpenak egitea prozesu judizial bati buruz, eta saiatzea epailearen erabakia baldintzatzen. Areago terrorismoaren aurkakoa bezalako gai kontuzko batean”. (more…)
Bost auzipetuak errugabe jotzea espero du Eusko Legebiltzarrak
Absoluzioa espero du Eusko Legebiltzarrak Egunkaria auziko bost auzipetuentzat. Fiskalak haien aurkako akusazioak bertan behera utzi ondotik, auzia «behin betiko» eta modu «egokian» bukatzea «desio» duela adierazi du. Hala, Espainiako Auzitegi Nazionalak epaitu berri dituen Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Joan Mari Torrealdai, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga errugabe jotzeko nahia azaldu du. Era berean, «kezka» agertu du Euskaldunon Egunkaria itxi zenetik auzipetuek duten «lan egoeragatik» eta «egoera pertsonalagatik». (more…)
Elkarretaratzea Donostiako Deustuko Unibertsitatean
12:00etan, Egunkaria libre! lelopean.
‘Egunkaria auzia’ salatzeko mozioa onartu du Elgetako Udalak
Mozio baten bidez, Elgetako Udalak babesa eta elkartasuna adierazi die Egunkaria auziko auzipetuei. Haien absoluzioa eta Egunkaria-ri eta haiei beraiei egindako kaltearen ordaina emateko exijitu dute mozioaren aldekoek (more…)
Unibertsitateak, askatasunen alde
Egunkaria libre lelopean, Euskal Herriko ehunka ikasle eta irakasle bildu dira hainbat unibertsitatetako atarian. Auzipetuei elkartasuna eta babesa adierazteaz gain, haien absoluzioa eskatu dute, baita adierazpen askatasunaren alde agertu ere. (more…)
PSE ziur da ‘Egunkaria’ ez zegoela ETAren menpe, eta absoluzioa eskatu du
Euskaldunon Egunkaria ez zegoela ETAren menpe, eta, beraz, auzi horretan auzipetuta dauden bost lagunak errugabeak direla uste du PSE-EEk. (more…)
Gorbeiara mendi martxa Zigoitiatik
Egunkaria-ren aldeko ekimena izango da.
– 9:00etan irteera, Muruatik (Zigoitia).
– 11:30ean ekitaldia Gorbeiako tontorrean.
– 13:30ean mokadua, Muruako zentro sozio-kulturalean.
‘Egunkaria’-ren aldeko adierazpena onartu du Donostiako udal bozeramaile batzordeak
Egunkaria auzia-ren harira, adierazpen instituzionala onartu zuen, atzo, Donostiako Udaleko bozeramaileen batzordeak: bost auzipetuei elkartasuna adierazi die, baita Euskaldunon Egunkaria-ri eta bertako langileei ere. Auzipetuen oinarrizko eskubideak ere aldarrikatu ditu. Bost auzipetuen absoluzioa ere eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionalari. (more…)







