Egunkaria auziko epaiketa abenduaren 15ean hasiko dela jakitearekin batera, elkartasun mezua helarazi diete akusatuei alderdi abertzaleek. Auzia behin betiko ixtea eskatu dute Aralarrek, EAk, Batasunak eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJ zein Hamaikabat taldeek. (more…)
Elkartasuna helarazi diete alderdiek akusatuei
Defentsaren 70 lekukoetatik 16 baino ez ditu onartu epaimahaiak
Egunkaria auziko bost akusatuak errugabeak direla erakusteko ezingo du nahi adina froga aurkeztu defentsak epaiketan. Espainiako Auzitegi Nazionaleko 1. zigor salak ez ditu onartu defentsak aurkeztutako lekukoen laurdenak ere. 70 lekuko proposatu zituen defentsak, eta haietatik hamasei onartu dizkiote; beste era batera esanda, hamarretik bi. AVT eta Dignidad y Justicia akusazioei, bestalde, berrogeitik gora lekuko onartu dizkiete. Guardia Zibilak dira gehienak. (more…)
‘Egunkaria auzia’-z elkarrizketa ‘Rojev’ egunkari kurduan
Rojev kurduen egunkarian elkarrizketa egin berri diote Egunkaria auzia-z Urtzi Urrutikoetxea Berria-ren berriemaileari. Hemen topa daiteke elkarrizketa.
«Ez dago inolako deliturik; beraz, absolbitzea ebatzi beharra dago»
Egunkaria auziko bost auzipetuen defentsak ez du zalantza izpirik: auzipetuei dagozkien gertaeretan ez dago inolako deliturik eta, ondorioz, absoluzioa ebatzi beharra dago. Hori da Felix Cañada, Jose Mari Elosua, Iñigo Iruin eta Ignacio Pelaez abokatuek aurkeztutako defentsa idatziaren ondorio nagusia. (more…)
Abenduaren 15ean hasiko da ‘Egunkaria’-ren aurkako epaiketa, Auzitegi Nazionalean
Abenduaren 15ean hasiko da Euskaldunon Egunkaria-ren itxierari buruzko epaiketa. Madrilen izango da, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Egun hartan (asteartea) goizez eta arratsaldez egingo dituzte saioak auzitegian, eta hurrengo egunean jarraituko dute, goizez. Ondoren, urtarrilera arte atzeratuko dute -epaimahaiak ez du egunik zehaztu-. Oraingoz, epaiketan zenbat lekuko egongo diren ez dute publiko egin. (more…)
Epaiketari buruzko atala sortu dute ‘uztarria.com’ Azpeitiko webgunean
Egunkaria-ko azpeitiar langile ohiek Egunkaria-ren aurkako epaiketari buruzko atala zabaldu dute www.uztarria.com herriko webgunean: www.uztarria.com/egunkaria-epaiketa. Azpeitian abiatu duten kanpainaren barruan kokatu dute ekimen informatibo hori. (more…)
Elkartasun mezua Argentinatik
Egunkaria-ko auzipetuentzako elkartasun mezuak ugaritzen ari dira azken egunetan, eta azkena Argentinatik iritsi da; Buenos Airesko Eusko Kultur Etxeak eta Euskaltzaleak antolatutako ekitalditik, hain zuzen ere. Hitzaldia eman zuen astelehenean Mikel Sorozabal auzi ekonomikoko auzipetuaren aitak -Joseba Sorozabalek; argazkian, hizketan mahaian, Buenos Airesen-.
Hots kaxa izango da Kursaala larunbatean
Txiki geldituko da, baina entzun, entzungo da Egunkaria libre! aldarrikapena. Hots kaxa bihurtuko da Donostiako Kursaala larunbatean. Bertan parte hartuko duten musikariek jarriko dute doinua, eta ikus-entzuleek hitza. Hamabi abesti ezagun, edonork noizbait abestu dituen horietakoak. Hamabi abesti, helburu argi batekin: Egunkaria-ren aurkako auzia salatu eta auzipetuei elkartasuna adieraztea. (more…)
Joan Puigcercosen galderak
Joan Puigcercos ERCko lehendakariak Egunkaria auzia aipatu zuen igandean Berria-n, Esana da erraz, eta egiteko garratz iritzi artikuluan. (more…)





