Xabier Gurrutxaga abokatuak Egunkaria-ren auzi ekonomikoari buruzko iritzi artikulu bat idatzi zuen larunbatean (irailak 13) El Diario Vasco egunkarian, auzia xehetasun handiz azalduz. Donostiako Zigor Auzitegiak ekainean auzi ekonomikoa itxi izanari ongi deritzo Gurrutxagak, ustezko delituak preskribitutzat jo daitezkeelako. Fiskaltzak helegitea aurkeztu zuen, 2003ko azaroko auto bategatik kasua preskribituta ez dagoelakoan, baina Gurrutxagak, Donostiako Zigor Auzitegiaren epailearen erabakian oinarrituta, dio auto hark Egunkaria-ren itxierarekin duela zerikusia eta ez ekonomikoarekin, eta, gainera, itxierako epaiketan absoluzioa eman zela 2010ean. Horrez gain, Gurrutxagak idatzi du euskal gizartearen gehiengoaren ustez Egunkaria auzia absoluzioarekin itxitzat eman zela eta ezustea litzatekeela orain auzi ekonomikoak aurrera egitea; are gehiago Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Aldundiak diru laguntza publikoen iruzurrik eta diru kontuen faltsutzerik ez zela izan esan zutelako. (more…)
‘Egunkaria auziarekin’ bueltaka
Atxikimendu kanpainaren hasiera
– ‘Epaiketa gehiagorik ez Egunkaria-ri’ kanpaina, gaurtik (irailak 15, astelehena).
– Egunkaria-ren alde elkarteak antolatuta.
Epaileen saioa epaiketa egingo den ala ez aztertzeko
– Irailak 19 (ostirala).
– Gipuzkoako Lurralde Auzitegia.
– Epaileak: Juana Maria Unanue, Iñigo Suarez de Odriozola eta Maria del Carmen Bildarraz. 3. sekzioko epaimahaia.
– Goizean hasita.
– Albistea.
Elkarretaratzea
– Irailak 18 (osteguna).
– Egunkaria-ko auzi ekonomikoan epaiketarik egin ez dadila eskatzeko elkarretaratzea.
– Donostiako Auzitegiaren ataria, Atotxa.
– 11:30.
‘Egunkaria, 11 urte akusatuen aulkian’ mahai ingurua
– Irailak 16 (asteartea).
– Donostia.
– Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko aretoa, Duque de Mandas 11, behea.
– 18:00.
– Hizlariak Iñaki Esparza EHUko Zuzenbide Prozesaleko katedraduna, Juan Jose Alvarez EHUko Nazioarteko Zuzenbidean katedraduna eta Andres Urrutia Euskaltzaindiko presidentea.
‘Egunkaria, 11 urte akusatuen aulkian’ mahai ingurua egingo dute bihar, Donostian
Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko aretoan izango da saioa, Duque de Mandas 11n, 18:00etan. Hizlariak Iñaki Esparza EHUko Zuzenbide Prozesaleko katedraduna, Juan Jose Alvarez EHUko Nazioarteko Zuzenbidean katedraduna eta Andres Urrutia Euskaltzaindiko presidentea izango dira. Hiru epailek ostiralean aztertuko dute auzi ekonomikoko epaiketa egin ala ez, eta bezperan elkarretaratzera deitu dute. (more…)
‘Epaiketa gehiagorik ez EGUNKARIAri’; abian da atxikimendu kanpaina
Atxikimendua emateko gunea. EGUNKARIAren alde elkartearen idatzia da ondorengoa: “Irailaren 19an Gipuzkoako epaileek erabaki bat hartu behar dute: EGUNKARIA berriz epaitu ala ez. Sorrera 2003ko Madrilgo Exekutiboan eta garapena Madrilgo Auzitegi Nazionalean izan arren, Gipuzkoako epaileei erori zaie altzora auzia. Hangoek hasitakoari hemengoek amaiera eman behar, horra hor paradoxa. Euskal gizartetik urruneko epaileek hasi, Euskal Herriko bertako gizartean txertaturiko epaileek amaiera eman behar. (more…)
‘Egunkaria’-ko auzi ekonomikoko epaiketa ez egiteko eskatuko dute hilaren 18an, Donostian
Egunkaria-ko auzi ekonomikoan epaiketarik egin ez dadila eskatzeko elkarretaratze bat izango da bihar zortzi (osteguna) Donostiako Auzitegiaren atarian, Atotxan, 11:30etik aurrera. Juana Maria Unanue, Iñigo Suarez de Odriozola eta Maria del Carmen Bildarraz epaileek hilaren 19an aztertuko dute epaiketa egingo den ala ez. (more…)
‘Egunkaria’-ren epaiketa egin edo ez irailaren 19an aztertuko dute
Egunkaria auziaren pieza ekonomikoan auzipetutako zortzi lagunak akusatuen aulkian eseri edo ez aztertuko dute irailaren 19an. Egun horretan ikusiko ditu Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko 3. sekzioko epaimahaiak auzia artxibatzearen aurka fiskaltzak aurkeztutako helegitea eta defentsek jarritako inpugnazioa. (more…)




