Bost auzipetuak errugabe jotzea espero du Eusko Legebiltzarrak

2010, otsailak 26

bildu164_3514.jpg

Absoluzioa espero du Eusko Legebiltzarrak Egunkaria auziko bost auzipetuentzat. Fiskalak haien aurkako akusazioak bertan behera utzi ondotik, auzia «behin betiko» eta modu «egokian» bukatzea «desio» duela adierazi du. Hala, Espainiako Auzitegi Nazionalak epaitu berri dituen Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Joan Mari Torrealdai, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga errugabe jotzeko nahia azaldu du. Era berean, «kezka» agertu du Euskaldunon Egunkaria itxi zenetik auzipetuek duten «lan egoeragatik» eta «egoera pertsonalagatik». (more…)

Elkarretaratzea Donostiako Deustuko Unibertsitatean

12:00etan, Egunkaria libre! lelopean.

‘Egunkaria auzia’ salatzeko mozioa onartu du Elgetako Udalak

2010, otsailak 26

elgeta.jpg

Mozio baten bidez, Elgetako Udalak babesa eta elkartasuna adierazi die Egunkaria auziko auzipetuei. Haien absoluzioa eta Egunkaria-ri eta haiei beraiei egindako kaltearen ordaina emateko exijitu dute mozioaren aldekoek (more…)

Unibertsitateak, askatasunen alde

2010, otsailak 25

Egunkaria libre lelopean, Euskal Herriko ehunka ikasle eta irakasle bildu dira hainbat unibertsitatetako atarian. Auzipetuei elkartasuna eta babesa adierazteaz gain, haien absoluzioa eskatu dute, baita adierazpen askatasunaren alde agertu ere. (more…)

PSE ziur da ‘Egunkaria’ ez zegoela ETAren menpe, eta absoluzioa eskatu du

2010, otsailak 25

Euskaldunon Egunkaria ez zegoela ETAren menpe, eta, beraz, auzi horretan auzipetuta dauden bost lagunak errugabeak direla uste du PSE-EEk. (more…)

Gorbeiara mendi martxa Zigoitiatik

Egunkaria-ren aldeko ekimena izango da.  

– 9:00etan irteera, Muruatik (Zigoitia). 

– 11:30ean ekitaldia Gorbeiako tontorrean. 

– 13:30ean mokadua, Muruako zentro sozio-kulturalean.

‘Egunkaria’-ren aldeko adierazpena onartu du Donostiako udal bozeramaile batzordeak

2010, otsailak 24

Egunkaria auzia-ren harira, adierazpen instituzionala onartu zuen, atzo, Donostiako Udaleko bozeramaileen batzordeak: bost auzipetuei elkartasuna adierazi die, baita Euskaldunon Egunkaria-ri eta bertako langileei ere. Auzipetuen oinarrizko eskubideak ere aldarrikatu ditu. Bost auzipetuen absoluzioa ere eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionalari. (more…)

Martxelo Otamendiren hitzaldia Oviedon

Oviedoko (Espainia) Cambalache aretoan hitz egingo du, 20:00etan hasita.

Martxelo Otamendiren hitzaldia Balmasedan

Kultur etxean, 19:30ean.

; ?>