Epaiketaren atarian, egoeraren “larritasuna” agerian jarri du gaur euskalgintzak, Bilbon, eta gizarteari berriro euskarazko kazeta eta euskararen mundua “defenditzeko” dei egin dio. (more…)
“Euskalgintza osoa ere jomugan dute epaileek”
Gizarte eragileekin eta euskalgintzako ordezkariekin bilduko dira gaur Egunkariaren Alde Elkarteko kideak
Egunkariaren Alde Elkarteko kideak gizarte eragileekin eta euskalgintzako ordezkariekin bilduko dira gaur eguerdian, Bilboko Ercilla hotelean, 11:30ean.
Izan ere, Egunkariaren Alde Elkarteak ‘oso larria’ iritzi dio gaur egungo uneari: “Herri akusazioek Egunkaria ezeze Euskalgintza osoa baitute jopuntuan. Tesia garbia da: den-dena da ETA, euskalgintza ere bai. Berebiziko garrantzia du tesi honek Auzitegi Nazionalean jurisprudentzia sortu dezakeelako baldin eta Egunkaria kondenatzen badute”.
Horren harira, egoeraren gordintasunaz hitz egin eta jarrerak zehaztu asmoz egin dute gaurko bilera deialdia.
Hamabi auzipetuei babesa agertzeko deia egin dute Egunkariako langile ohiek
Egunkariako langile ohiek batzarra egin zuten pasa den larunbatean Andoainen, eta ‘Gu ere epaituko gaituzte’ izeneko agiria hitzartu zuten. Langile ohiek otsailaren 20an Egunkaria itxi zutenetik bost urte beteko direla gogoratu eta urteurrenaren harira auzipetuei babesa adierazteko ekimenak iragarri dituzte, euskal gizarteari elkartasuna eskatzearekin batera. (more…)
‘Egunkaria’ auziko
hamar auzipetuak
AVT eta Dignidad y Justicia elkarteek, herri akusazio gisa agertuta, Guardia Zibilaren txostenetako argudio guztiak bere egin eta espetxe zigor gogorrak eskatu zituzten Egunkaria-ko itxiera kasuko bost auzipetuentzat. Espainiako Auzitegi Nazionalak, ordea, absoluzio epaia eman zuen 2010eko apirilaren 12an. Auzi ekonomikoan, Dignidad y Justiciak hasieran eta fiskaltzak gero, zigor eskaera handiak egin zituen zortzi auzipetuen kontra; Donostiako Zigor Auzitegiak artxibatu egin zuen kasua 2014ko maiatzean, ustezko delituak preskribatuta jo zituelako, baina fiskaltzak helegitea sartu eta Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak kasua aztertu zuen; 2014ko urriaren 14an artxibatu egin zuen auzi ekonomikoa. (more…)
Egunkaria-ko langile ohiek batzarra egingo dute larunbatean
Egunkaria-ko langile ohiek batzarra egingo dute larunbatean, otsailak 9, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Bost urte hauetan gertatutakoa aztertu eta aurrera begirako ekimenak eztabaidatuko dituzte. (more…)
Egunkaria-ko auzi ekonomikoa ere Auzitegi Nazionalean epaituko dute
Egunkaria-ko auzi ekonomikoko zortzi auzipetuen apelazio helegitea atzera bota eta auzia Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzea agindu du bertako Penaleko Salak. Egunkaria-ko auzi ekonomikoko defentsak behin eta berriro planteatu izan du, auzi hau, epaitzekotan, Euskal Herriko auzitegiek epaitu beharko luketela. (more…)
Egunkaria auziaren egoera juridikoa
Egunkaria auziko sumario nagusiaren zein atal ekonomikoaren egoera juridikoak zertan diren azaldu berri du Iñigo Iruin abokatuak, Durangoko Liburu eta Disko Azokan eginiko mahai-inguruan. Nahasiak izaten dira auzi judizialen tripak. Areago, ustez egindako delituak zein diren argi ez dagoenean. Egunkaria auziaren egoera ulertarazten saiatu zen Iñigo Iruin abokatua, Martxelo Otamendi, Iñaki Uria eta Juan Mari Torrealdai auzipetuekin eginiko mahai-inguruan. Azken egunotan hitzetik hortzera ibili den Botin auziari buruzko ebazpenak Egunkaria auzian izan dezakeen eragina ere azaldu zuen. «Izan dezakeena, ez ezinbestean izango duena»,ohartarazi zuen abokatuak, eta zuhurtziaz aritzeko eskatu. (more…)
Sekula baino bateratuago aritzeko deia
Orain 17 urte, 1990eko abenduaren 6an, ikusi zuen argia lehen aldiz Euskaldunon Egunkaria-k, euskara hutsezko egunerokoak. Egunkaria sortu zutenei eta haren bilakaeran zerikusia izan zutenei esker ona emateko ekitaldia egin da Durangon.
17 urte geroago, itxita dago Egunkaria, 2003ko otsailaren 20az geroztik. Sorrera ahalbidetu zuten hainbat lagun eta egunerokoak aurrera egin zezan lan egin zuten beste hainbat auzipetuta daude. Epaiketaren zain. 40 urtera arteko espetxe zigor eskaerak dituzte hamabi lagunek Egunkaria-ren alde lan egiteagatik. Baina, auzia ez dela auzipetutako hamabi lagun horie aurkakoa soilik sinetsita daude epaiketa zain daudenak. Egoera are larriagoa dela. Egunkariaixteko erabilitako argudioei erreparatuta, «euskalgintza osoaren» aurkako erasoa dela. Herri oso baten aurkakoa dela. (more…)
Egunkaria aurrera! Durangon
Bihar, abenduak 6, Euskaldunon Egunkaria sortu zeneko 17. urteurrena izango da. Egunkaria 2003ko otsailaren 20an itxi zuen Guardia Zibilak, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz. Egunkaria-ko 12 arduradun eta langile ohi ahozko epaiketa noiz hasiko zain daude, 40 urte arteko kartzela zigor eskaerekin.Euskaldunon Egunkaria sortu zutenei eta haren bilakaeran zerikusia izan zutenei esker ona adierazteko ekitaldia egingo da bihar Durangon, Egunkariaren Alde Elarteak deituta. Egunkaria-ren lehen urteak gogoratzeko ikus-entzunezkoa; esker ona Egunkaria Sortzen-eko kideei, akzionistei, langile ohiei eta Herri Batzordeetan aritutakoei….
Egunkariaren Alde Elkartearen izenean, Joan Mari Torrealdaik egungo egoeraren irakurketa egingo du.
Ekitaldia 12:30ean hasiko da, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian




