Eusko Jaurlaritzaren adierazpena

2005, azaroak 1

Bihar beste pausua egingo da Euskaldunon Egunkariaren aurka zabaldutako auzibidean. Horren aurrean eta une honetan, Eusko Jaurlaritzak zera adierazi nahi du:

Bi urte eta bederatzi hilabete pasa dira kazetaren itxiera prebentibotik. Denbora luze hori igaro arren, egun ez dago inongo frogarik hartu ziren erabaki haiek oinarritzeko. Auzibidean ez da ezer berririk lortu akusazioak frogatzeko. (more…)

Pen Clubaren adierazpena

2005, ekainak 21

International PENeko Ordezkarien Asanbladak, bere 71. Nazioarteko Kongresuan, 2005eko ekainaren 14-21ean Bled-en, Eslovenian bildurik,

Gogoratuz 70. Kongresuan Tromson (Norvegia) 2004ko irailean onartu zen Espainiari buruzko ebazpena,

Sakonki arduratuta ebazpenean adierazitakoaren gainean ez baita aurrerapenik izan, ez euskaraz argitaratu Egunkaria-ren kontuan, ezta beraren zuzendaria zen Martxelo Otamendiren eta egunkarirako lanean ziharduten beste langileen kasuan ere, (more…)

Iñigo Iruin abokatuaren adierazpenak

2005, martxoak 18

Egunkariaren Babes Taldearen aurkezpenean bildu garenok ikuspegi juridiko batetik gure kezka azaldu beharra daukagu: (more…)

Babes Taldearen adierazpena

2005, martxoak 18

Egunkariaren Alde Elkartearen Babes Taldea osatzen dugunon adierazpen hau hasteko, Bitoriano Gandiagaren poema bat datorkigu gogora: “Esperantzari leiho bat / zabaldu omen diote / bizi al ote den / ikusteko ere”. Ez da gauza handia bere horretan esperantza, baina horixe da une honetan geratzen zaigun bakarrenetakoa. Oraindik ere posible baita aldrebeskeria hau behingoz amaitzea, eta itxaropenari eusten diogu, beraz, ez dutela auzipetuekin jolastuko katuak saguarekin bezala, ez dituztela zokoratuko salaketa burugabeekin. (more…)

Europako Parlamentua

2005, otsailak 22

“EUSKALDUNON EGUNKARIAREN” ITXIERA BERTAN BEHERA UZTEAREN ETA HIRITAR EUSKALDUNEN ADIERAZPEN ASKATASUNA ETA INFORMAZIO ESKUBIDEA ERRESPETATZEAREN ALDEKO ADIERAZPENA. (more…)

‘Gezurra ari du’, “demokrazia ahul eta itxuragabe batek” egindako bidegabekeriaren kronika

2004, otsailak 17

Ostiralean, otsailaren 20an, beteko da urtebete Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epailearen aginduz Guardia Zibilak ‘Egunkaria’ itxi zuela, eta, halaber, kazeta hartako hamar arduradun zein arduradun ohi atxilotu zituztela. Lurrikara handia sortu zuen gertakari hark euskal gizartean, eta Lorea Agirre kazetari eta ‘Egunkaria’-ko langile ohiak egun haietako jazoera eta sentipen guztiak biltzen dituen liburua idatzi du: (more…)

Iñaki Uria: “Hurrengoak Euskaltzaindia edo Eusko Jaurlaritza izan daitezkeela erakutsi digute”

2003, azaroak 3

Nola izan zen atxiloketa?

Bakarrik nengoen gaueko 01:15 inguruan, lotan. Tinbre hots eta danbateko artean neronek ireki nuen atea. Guardia zibilak ziren. Etxea miatu eta eskuburdinez besoak bizkarrean Andoainera eraman ninduten, burua estalita. Handik Intxaurrondora, uste dut, eta handik Madrilera. Intxaurrondotik Madrilerako bidean hasi zen galdeketa, modu onean. Lagun giroa sortu nahi dizute eskuburdinez lotuta eta begiak estalita zoazela. Surrealista zen, zinera joango bagina bezala. Baina etengabe galderak. Nolakoa zaren ikertzen dute lauzpabost ordu horietan, zure erreakzioak, dena apuntatzen dute. (more…)

Plataforma per l’Egunkaria

2003, apirilak 23

Euskal Herritik kanpo kataluniarrak izan dira Egunkaria-ren itxieragatik protesta gehien egin dutenak. Guardia Zibilak Egunkaria-ren kontrako operazioa egin zuen egunean bertan Herrialde Katalanetako 23 elkartek manifestu bat sinatu zuten Egunkaria-ren itxiera adierazpen askatasunaren eta informazio eskubidearen kontrako eraso bat zela esanez. Hortik abiatuta, Egunkaria-ren aldeko kanpaina batean parte hartzeko prest leudeken guztiak batzar batera deitu zituzten otsailaren 26an, eta hortik sortu zen Plataforma per l’Egunkaria.

Ekitaldi andana antolatu ditu Herrialde Katalanetako 75 elkarte politiko, sozial, kultural eta sindikal batzen dituen plataforma horrek: protesta ekitaldiak, harreman instituzionalak, hitzaldiak, kontzentrazioak…. Baina guztien artetik bat nabarmentzen da: Sant Jordi egunean, apirilaren 23an, Egunkaria katalanez publikatu zuten. Egunkaria Endavant mantxetarekin 30.000 ale banatu zituzten.

Iñaki Uria: “Operazioa politikoa da”

2003, apirilak 1

Zeri buruz galdetzen zizuten?

Ia dena Egunkaria-ri buruz. Egunkaria-n omen zegoen ETAren ordezkariaren izena ematea nahi zuten. Esan nien nekiena esango niela, ez beraiek entzun nahi zutena: ez zegoela ETAren ordezkaririk, erabakiak geuk hartzen genituela, Egunkaria ezker abertzale ingurutik sortu arren irekia eta zabala zela… Joxemi Zumalabe eta Joseba Jaka aipatu nizkien, eta esan zuten hildakoak bakean uzteko, bizirik zeudenen izenak nahi zituztela. (more…)

; ?>