Julen Kaltzada (Busturia, 1935) euskaltzale eta AEK-ko kide historikoari elkarrizketa egin zioten atzo Berria -n Igandea gehigarria, eta Egunkaria auzia izan zuten hizpide. (more…)
Kaltzada, meritua eta zigorra
Legelariei inkesta: ‘Auziak ba al du oinarri juridikorik?’ Ezezkoa diote
Egunkaria auzia zentzugabea dela uste dute hainbat legelarik. Hori salatzeko eta auzipetuei beren babesa agertzeko elkarretaratzea egin zuten atzo zuzenbidearen munduan aritzen diren hainbat lagunek, Donostiako Bulebarrean. Atzoko elkarretaratzean izan ziren batzuei eta izan ez ziren beste batzuei galdera egin die Berria-k, auziaren arlo juridikoari buruz. Auziak oinarri juridikorik ez duela diote galderari erantzun dieten guztiek -denak abokatuak dira-.
(more…)
Abokatuek, legelariek eta zuzenbide arloko kideek ere eman dute babesa
Abokatuek, legelariek eta zuzenbide arloko kideek Egunkaria libre! lelopean bilkura egin dute gaur, Donostian. Bulebarrean izan da, 13:00etatik aurrera, eta han egon dira, besteak beste, Iñigo Iruin, Jose Mari Elosua, Miguel Castells, Iker Sarriegi, Aiert Larrarte, Fernando Olalde, Felix Cañada, Luix Barinagarrementeria, Xabier Gurrutxaga, Jose Angel Arbelaitz, Jose Luis Rezabal, Julen Arsuaga… (more…)
Otamendi: “Inolako frogarik ez dute”
Larria da egoera. Espetxera joateko aukera asko dituzte Egunkaria auzia-n epaituko dituzten bost lagunek. Hala agertu du Martxelo Otamendik, Egunkaria-ko zuzendari ohiak eta auzipetuetako batek, Donostiako Irakasle Eskolan emandako hitzaldian. (more…)
‘Egunkaria absolbitzeko arrazoiak’ artikulua ‘Rebelion’ webean
Carmen Lamarca Perez abokatu eta Zuzenbide Penaleko irakasleak Egunkaria auzia-ren absoluzioa eskatu du Rebelion webean idatzitako iritzi artikuluan. Razones para la absolución de Egunkaria izena jarri dio idatziari, eta euskarazko kazetaren “arma bakarra adierazpen askatasunaren erabilpena” izan dela dio. “Beraz, zuzenbideak eta justiziak benetan elkarrekin bidea egin nahi badute, absoluzioa ematea besterik ez da geratzen”. (more…)
‘Egunkaria’-ren aldeko kontzertua emango dute hainbat musikari ezagunek hilaren 28an, Kursaalean
(Joan Mari Torrealdai auzipetua, Iñaki Uria auzipetua, Peio Ospital kantaria eta Martxelo Otamendi auzipetua, gaur, Donostian)
Egunkaria libre! jaialdi handia izango da azaroaren 28an (larunbata) Donostian, Kursaalean, 19:00etatik aurrera: hainbat musikari ezagunen kontzertua. Euskarazko kazetaren epaiketaren aurkako ekitaldia izango da, baita auzipetuei elkartasuna adierazteko ere. Gaur aurkeztu dute emanaldia, Donostian, eta Peio Ospital kantariak azpimarratu du ekitaldia “ekonomikoki laguntzeko” ere izango dela. (more…)
Auzipetuen senide batzuk Euskadi Irratian aritu dira solasean
Egunkaria-ko auzipetu batzuen senideak izan zituzten lehengo larunbatean Euskadi Irratian, Amarauna saioan, auziaz hitz egiteko. 26 minutuko solasaldia izan zuten. Mila Otamendi (Martxelo Otamendiren arreba), Garazi Torrealdai (Joan Mari Torrealdairen alaba) eta Gemma Ajesta (Xabier Oleagaren emaztea) aritu ziren. Hemen klikatuta entzun daiteke saioa. (more…)
Egunkaria-ren aldeko jaia egin dute Donostian, Antigua auzoan
Egunkaria-ren aldeko jaia egin zuten larunbatean (azaroaren 7an) Donostian, Antigua auzoan: kantu-jira izan zen, bertsolariak… Bertan egon ziren bi auzipetu: Martxelo Otamendi -kazetaren itxierari buruzko kasuko auzipetua- eta Mikel Sorozabal donostiarra -auzi ekonomikoan inplikatua-.
Epaiketaren atarian, «beste ahalegin bat» eskatu die Torrealdaik herritarrei
«Beste ahalegin bat» eskatu zuen atzo Joan Mari Torrealdai Egunkaria auziko auzipetuak. 2003ko otsailaren 22an, Egunkaria-ren itxiera salatzeko Donostian egin zen manifestazioaren argazkia ekarri zuen gogora. «Hark erakutsi zuen euskarak herri hau batzen duela». Eibarren eman zuen hitzaldia atzo, Arrate kultur etxean. (more…)
‘Egunkaria’-ren aldeko kantu-jira egin dute Usurbilen
Ugaritzen ari dira han eta hemen Egunkaria-ren epaiketaren aurkako eta auzipetuen aldeko ekimenak. Usurbilen (Gipuzkoa), kasu, kantu-jira egin berri dute. Auzipetuetako bat Usurbilen bizi da: Joan Mari Torrealdai (Forua, Bizkaia; 1942). (more…)
‘Egunkaria auzia’ behin betiko artxibatzearen alde agertu da Zarauzko Udala
Asteazkenean Zarauzko (Gipuzkoa) ohiko udalbatzarrean Egunkaria auzia-z bi mozio aurkeztu zituzten, eta EAJ eta EB-Aralarrek aurkeztutako gaitzespen mozioa onartu zuen, EAJ, Hamaikabat eta EB-Aralarren aldeko botoekin -ezker abertzalea ere alde azaldu zen-. PPk eta PSE-EEk ezezkoa eman zioten. Bestalde, PSE-EEk mozio alternatiboa aurkeztu zuen; udalbatzak ez zuen onartu, ordea. Hamaikabat, EAJ eta EB-Aralar alderdiek ezezkoa eman eta PP abstenitu egin baitzen. (more…)
‘Egunkaria auziko’ auzipetuei elkartasun zabala azaldu diete Iruñean
Egunkaria libre! deiadarra entzun zen atzo eguerdian Iruñeko udaletxe plazan. Udazkeneko egun sargorian, elkartasuna agertu zieten Egunkaria aferako bost auzipetuei han bildutako Nafarroako politika, gizarte eta kultur arloko eragileek zein herritar soilek. Auzipetuen izenean, Martxelo Otamendi eta Iñaki Uria izan ziren Iruñean. «Auzipetuei elkartasuna erakustera etorri gara hona, eta gure protesta adieraztera horrelako desmasia bat egiteagatik. Adierazi nahi dugu, gainera, gaur egun oraindik hemen nola dauden adierazpen askatasuna eta oro har gure askatasunak», laburbildu zuen Xabier Letona Argia-ko zuzendariak. (more…)
Herri batzordeak sortu dituzte ‘Egunkaria’-ko epaiketa dela-eta
Aste batzuk barru da hastekoa Egunkaria-ren kontrako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean -ez dute zehaztua eguna-, eta Euskal Herriko hainbat herritan batzordeak eratu dituzte, auzipetuei babesa emate aldera eta epaiketa bera salatzeko.
Azkeneko asteetan hainbat bilera egin dituzte herrietan, eta dagoeneko hasi dira hitzaldiak antolatzen, bonoak saltzen…
Ostiral honetan Iruñean elkarretaratzea izango da, Egunkaria libre! lelopean. 12:00etan hasiko da, Udaletxe plazan.
Egunkaria-ko langile izandakoak ere mobilizazioak prestatzen dabiltza.
Idazleek eta argitaletxeek ere ‘Egunkaria’-ren kontrako epaiketa salatu dute
Fito Rodriguez (Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria), Hasier Etxeberria, Joxe Austin Arrieta, Xabier Mendiguren (Elkar argitaletxea), Karmele Jaio, Mariasun Landa, Jorge Gimenez (Alberdania), Jose Mari Esparza (Txalaparta), Joan Mari Irigoien, Juan Luis Zabala, Gotzon Barandiaran, Joxean Agirre, Aizpea Goenaga, Eider Rodriguez, Xabi Borda, Gorka Arrese (Susa), Uxue Alberdi, Olatz Osa (Elkar), Joxe Mari Sors (Elkar), Peio Etxaburu (Pamiela), Jon Alonso, Angel Rekalde… eta beste hainbat idazle eta argitaletxeetako ordezkari izan dira gaur Donostian, Egunkaria-ren epaiketaren aurkako elkarretaratzean. (more…)
Otamendik eta Auzmendik ‘Egunkaria auzia’-ri buruzko lehen hitzaldia eman dute
Egunkaria-ren auzi nagusiko epaiketa azaroan da hastekoa, eta epaiaren nondik norakoen berri emateko, hitzaldia eman zuten asteazkenean Martxelo Otamendi eta Txema Auzmendi auzipetuek Agurainen (Araba). Aurrerantzean ere hitzaldi gehiago emango dituzte auzipetuek, han eta hemen, epaiketa hasi bitartean. (more…)
Bertso munduak ere ‘Egunkaria libre!’ leloarekin bat egin du
Larunbatetik aurrera, lehenaz gain, bertsolarien eta bertsoaren inguruko hainbat jenderen atxikipena eta elkartasuna ere badute Egunkaria auziko auzipetuek. Egunkaria libre! leloarekin inprimaturiko pankartari eusten bertsolari ugari, makina bat esku. Eta haien atzean beste hainbat bertsolari, bertsozale eta beste hainbat herritar ere. Guztiak ere Euskaldunon Egunkaria-ren itxieraren harira egingo den epaiketa salatzeko eta auzipetuei euren elkartasuna adierazteko. Plaza bete dute, besteak beste, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Mikel Mendizabal, Beñat Gaztelumendi, Arkaitz Estiballes, Sebastian Lizaso, Igor Elortza, Jon Martin, Jexux Mari Irazu eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariek, Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakariak, Joxerra Gartzia idazle, irakasle eta bertso munduko pertsona ezagunak eta Joan Mari Irigoien idazleak. (more…)
‘Egunkaria’-ren aldeko babes taldea sortu dute Madrilen
“Ba al zenekien Estatu Espainiarrean botere publikoek egunkariak itxi egiten dituztela? Hori da Egunkaria egunerokoaren kasua”. Egunkaria auzia-ren berri ematen duen informazioa banatu du Egunkaria-ren aldeko plataformak Madrilen. Atzo bertan sortu zuten babes talde hori, askatasunen murrizketa salatzeko eta auzipetuei elkartasuna adierazteko asmoz.
Plataformak dio euskarazko kazeta ixtearen eta honen zuzendaritzako kideen aurkako akusazioen kontra dagoela, “adierazpen askatasuna ukatu eta informazio aniztasunaren aurka eraso egiten delako”. Era berean, gogora ekarri du euskararen eta euskal kulturaren aurkako erasoa dela, euskaldunei berezko komunikabideak izatea ukatzen zaielako. Auzipetuek jasandako torturak “onartezinak” direla ere baderitzo.
Galeuscak ‘Egunkaria’ kasua artxibatzeko eskatu du
Galeusca katalanez, galegoz eta euskaraz lan egiten duten idazleen elkarteak Egunkaria kasua artxibatzeko eskatu du, Arantzazun (Oñati, Gipuzkoa) egindako batzarrean.
“Galeusca Federazioko partaideok adierazpen askatasunaren defentsa aldarrikatu eta hastekotan den Euskaldunon Egunkaria auziaren aurkako epaiketako inputatuei gure elkartasun osoa adierazteaz gain, kasua artxibatzeko eskatzen dugu”, esan du Fito Rodriguez Galeuscako kide eta Euskal Idazleen Elkarteko (EIE) lehendakariak.
‘Egunkaria libre!’ aldarrikatu dute politikariek
EAJko Joseba Egibar eta Nerea Antia legebiltzarkideak; EAko Arabako Aldundiko kultura diputatu Lorena Lopez de Lacalle eta Ingurumen diputatu Mikel Mintegi, bai eta Pello Urizar idazkari nagusia eta Lauren Uria Arabako biltzarkidea ere; Aralarreko Jon Abril koordinatzaileordea eta Mikel Basabe, Aintzane Ezenarro, Dani Maeztu eta Oxel Erostarbe legebiltzarkideak; EAE-ANVko hautetsi Aito Bezares eta Amparo Lasheras eta Iñaki Ullibarri ezker abertzaleko kideak, eta H1!-eko Maria Karrera izan dira gaur, Gasteizen, Egunkaria libre! elkarretaratzean, epaiketaren aurka. (more…)
Kirolariak ere ‘Egunkaria’-ren epaiketaren aurka
Eñaut Zubikarai, Mikel Labaka, Mikel Gonzalez, Ion Ansotegi, Mikel Aranburu, Markel Bergara, David Zurutuza eta Imanol Agirretxe Realeko jokalariak, Xabier Jauregi, Zuhaitz Gurrutxaga, Hodei Mendinueta, Oier Larrainzar, Jagoba Beobide, Markel Robles, Eneko Romo eta Iñaki Goikoetxea Real Unioneko jokalariak, Mikel Astarloza Euskaltel-Euskadiko txirrindularia, Oinatz Bengoetxea, Asier Olaizola eta Oier Mendizabal pilotariak, Patxi Jauregi Gipuzkoako Pilota Federazioko presidentea, Ibon Gaztañazpi arraunlari eta entrenatzailea eta Gaizka Garmendia patroia, Martxel Toledo ESAITeko kidea edota Jesus Mari Zamora Realeko jokalari ohia izan dira gaur (urriak 2), Donostian, Egunkaria-ren epaiketaren aurkako eta auzipetuen aldeko elkarretaratzean. (more…)
Zinemagile, aktore eta kultur eragileen babes zabala jaso dute auzipetuek Donostiako Zinemaldian
Auziaren aurkako elkarretaratzea egin dute aktoreek, zuzendariek, ekoizleek eta gidoigileek gaur, Donostian. Beste hainbat lagun ere izan da bilkuran. [ iturria: www.berria.info ] (more…)
Auzia ixteko eskaerari uko egin dio Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta epaiketa egingo dute
Pasa den ekainaren 23an izandako auzi saioan, defentsak eta fiskalak auzia behin betiko ixtea eskatu zuten, baina gaur ezagutzera eman duen autoan salak baztertu egin ditu eskaera horiek. Xabier Alegria eta Pello Zubiria auzitik kanpo utzi ditu, arrazoi desberdinengatik. (more…)
‘Euskaldunon Egunkaria’-ren auzibidea ixteko eskatu du Eusko Jaurlaritzak
Sei urte bete dira gaur Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz euskarazko kazeta itxi zutela, eta bi auzi dituzte irekita. “Bertan behera uzte horrek, legearen aplikazio zuzena izateaz gain, inoiz gertatu behar ez zen bultzada politiko baten ondorioz zabaldutako auzia zuzentzea lekarke”, dio Jaurlaritzak gaur onartutako adierazpenak.
Egunkariari buruzko irratsaioa irratia.com irrati digitalean
Euskaldunon Egunkariako kazetari izandako Jabi Zabalak eta Patxi Gaztelumendik emankizun berezia egin zuten otsailaren 20an irratia.com euskarazko irrati digitalean.
Andoain, Bartzelona eta Bilbo lotu zituzten, Euskaldunon Egunkariaren itxiera, bilakaera, eta konpromisoa hizpide hartuz, testigantzak eta elkartasun adierazpenak biltzeaz gain.
Sareari ere astindua bat eman zioten, 5. urteurrenaren harira, otsailaren 20ak eman zuenaz.
Hemen entzun daiteke Egunkariari buruzko irratsaio berezia.
Katalunian ere hainbat ekimen egin dute Egunkaria gogoratu eta auzipetuak babestu asmoz
Otsailaren 20arekin batera, Egunkaria itxi zutenetik bost urte igaro direla gogoratuz, Euskal Herrian ez ezik, Katalunian ere hainbat ekimen izan da egunotan, auzipetuei babesa adierazi eta itxieraren urteurrena gogoratzeko.
Besteak beste, Martxelo Otamendi Bartzelonan izan da egunotan, eta hainbat gizarte eragileren babesa jaso du. Tartean, baita Kataluniako Kazetarien Sindikatuarena ere.
Hona SPCren oharra eta Kataluniako zenbait ekimenen argazkiak. (more…)
‘Egunkaria libre!’ aldarrikatu dute ehunka lagunek Andoainen, auzipetuak babestuz
Euskal politikako, kulturgintzako, sindikalgintzako, kazetaritzako eta gizarte eragileetako ehunka lagun elkartu da Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean, Egunkaria auziko auzipetuei babesa agertu eta itxieraren bosgarren urteurrena gogoratzeko. (more…)
Kantuan gogoratu dute urteurrena Donostian
Donostiako Parte Zaharrean egindako Kantu Jira berezi eta jendetsuarekin hasi dira Egunkaria-ren itxieraren bosgarren urteurreneko ekitaldiak. Hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatean bildu ohi dira Donostiako Parte Zaharrean kantuan egiteko eta, atzo, Egunkaria-ren aldeko ekitaldi berezia zenez, ohi baino jendetza handiagoa bildu zen. Egunkaria-ko hainbat auzipetuk ere hartu zuen parte Kantu Jiran, hala nola Joan Mari Torrealdaik, Txema Auzmendik, Xabier Oleagak, Ainhoa Albisuk eta Mikel Sorozabalek. (more…)
“Euskalgintza osoa ere jomugan dute epaileek”
Epaiketaren atarian, egoeraren “larritasuna” agerian jarri du gaur euskalgintzak, Bilbon, eta gizarteari berriro euskarazko kazeta eta euskararen mundua “defenditzeko” dei egin dio. (more…)
Gizarte eragileekin eta euskalgintzako ordezkariekin bilduko dira gaur Egunkariaren Alde Elkarteko kideak
Egunkariaren Alde Elkarteko kideak gizarte eragileekin eta euskalgintzako ordezkariekin bilduko dira gaur eguerdian, Bilboko Ercilla hotelean, 11:30ean.
Izan ere, Egunkariaren Alde Elkarteak ‘oso larria’ iritzi dio gaur egungo uneari: “Herri akusazioek Egunkaria ezeze Euskalgintza osoa baitute jopuntuan. Tesia garbia da: den-dena da ETA, euskalgintza ere bai. Berebiziko garrantzia du tesi honek Auzitegi Nazionalean jurisprudentzia sortu dezakeelako baldin eta Egunkaria kondenatzen badute”.
Horren harira, egoeraren gordintasunaz hitz egin eta jarrerak zehaztu asmoz egin dute gaurko bilera deialdia.
Hamabi auzipetuei babesa agertzeko deia egin dute Egunkariako langile ohiek
Egunkariako langile ohiek batzarra egin zuten pasa den larunbatean Andoainen, eta ‘Gu ere epaituko gaituzte’ izeneko agiria hitzartu zuten. Langile ohiek otsailaren 20an Egunkaria itxi zutenetik bost urte beteko direla gogoratu eta urteurrenaren harira auzipetuei babesa adierazteko ekimenak iragarri dituzte, euskal gizarteari elkartasuna eskatzearekin batera. (more…)
Egunkaria-ko langile ohiek batzarra egingo dute larunbatean
Egunkaria-ko langile ohiek batzarra egingo dute larunbatean, otsailak 9, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Bost urte hauetan gertatutakoa aztertu eta aurrera begirako ekimenak eztabaidatuko dituzte. (more…)
Egunkaria-ko auzi ekonomikoa ere Auzitegi Nazionalean epaituko dute
Egunkaria-ko auzi ekonomikoko zortzi auzipetuen apelazio helegitea atzera bota eta auzia Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzea agindu du bertako Penaleko Salak. Egunkaria-ko auzi ekonomikoko defentsak behin eta berriro planteatu izan du, auzi hau, epaitzekotan, Euskal Herriko auzitegiek epaitu beharko luketela. (more…)
Egunkaria auziaren egoera juridikoa
Egunkaria auziko sumario nagusiaren zein atal ekonomikoaren egoera juridikoak zertan diren azaldu berri du Iñigo Iruin abokatuak, Durangoko Liburu eta Disko Azokan eginiko mahai-inguruan. Nahasiak izaten dira auzi judizialen tripak. Areago, ustez egindako delituak zein diren argi ez dagoenean. Egunkaria auziaren egoera ulertarazten saiatu zen Iñigo Iruin abokatua, Martxelo Otamendi, Iñaki Uria eta Juan Mari Torrealdai auzipetuekin eginiko mahai-inguruan. Azken egunotan hitzetik hortzera ibili den Botin auziari buruzko ebazpenak Egunkaria auzian izan dezakeen eragina ere azaldu zuen. «Izan dezakeena, ez ezinbestean izango duena»,ohartarazi zuen abokatuak, eta zuhurtziaz aritzeko eskatu. (more…)
Sekula baino bateratuago aritzeko deia
Orain 17 urte, 1990eko abenduaren 6an, ikusi zuen argia lehen aldiz Euskaldunon Egunkaria-k, euskara hutsezko egunerokoak. Egunkaria sortu zutenei eta haren bilakaeran zerikusia izan zutenei esker ona emateko ekitaldia egin da Durangon.
17 urte geroago, itxita dago Egunkaria, 2003ko otsailaren 20az geroztik. Sorrera ahalbidetu zuten hainbat lagun eta egunerokoak aurrera egin zezan lan egin zuten beste hainbat auzipetuta daude. Epaiketaren zain. 40 urtera arteko espetxe zigor eskaerak dituzte hamabi lagunek Egunkaria-ren alde lan egiteagatik. Baina, auzia ez dela auzipetutako hamabi lagun horie aurkakoa soilik sinetsita daude epaiketa zain daudenak. Egoera are larriagoa dela. Egunkariaixteko erabilitako argudioei erreparatuta, «euskalgintza osoaren» aurkako erasoa dela. Herri oso baten aurkakoa dela. (more…)
Egunkaria aurrera! Durangon
Bihar, abenduak 6, Euskaldunon Egunkaria sortu zeneko 17. urteurrena izango da. Egunkaria 2003ko otsailaren 20an itxi zuen Guardia Zibilak, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz. Egunkaria-ko 12 arduradun eta langile ohi ahozko epaiketa noiz hasiko zain daude, 40 urte arteko kartzela zigor eskaerekin.Euskaldunon Egunkaria sortu zutenei eta haren bilakaeran zerikusia izan zutenei esker ona adierazteko ekitaldia egingo da bihar Durangon, Egunkariaren Alde Elarteak deituta. Egunkaria-ren lehen urteak gogoratzeko ikus-entzunezkoa; esker ona Egunkaria Sortzen-eko kideei, akzionistei, langile ohiei eta Herri Batzordeetan aritutakoei….
Egunkariaren Alde Elkartearen izenean, Joan Mari Torrealdaik egungo egoeraren irakurketa egingo du.
Ekitaldia 12:30ean hasiko da, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian
18/98ko auzipetuen atxiloketak direla eta
Azken bi asteetan Auzitegi Nazionaleko Del Olmo epaileak Egunkaria kasuaren adar ekonomikoan hartutako erabakien atzean zer zegoen asmatzeko arazoak genituen.
Ostiralean 18/98 sumarioan epaitutako euskal herritarren aurka hartutako ebazpen basaren ondoren gauzak argiago ikusten ditugu: Auzitegi Nazionalak ohituak gaituen onenean dirau. Egunkari bat, enpresa batzuk, nazioarteko lana eta lan politikoa egiteagaitik zigortu dituzte atxilotutakoak, Euskal Herri proiektu bat aurrera atera nahi izateagatik. Eta bide horretan euskal herritarrok, oro har, eskubide zibil eta politikorik gabe uzten gaituzte. (more…)
Nazioarteko juristen txostena
Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak antolatuta gatazkei eta informazio askatasunari buruzko jardunaldiak egin ziren Donostiako Miramar jauregian 2007ko azaroaren 5ean.
Itzal handiko jurista talde batek -Kai Ambos (Gottingen-eko Unibertsitatea), Juan Luis Gomez Colomer (Castelloko Unibertsitatea), Luis P. Salas Calero (Floridako Unibertsitatea) eta John Vervaele (Utrecht-eko Unibertsitatea- komunikabideen, itxierari buruzko txostena landu zuten. Besteak beste, Egunkaria’ eta ‘Egin’ legeria urratuz itxi zituztela diote. Honakoa da aurkeztu zuten txostena, osorik (more…)
Torrealdai: “Jendeak ulertu du, zorionez, erantzun bateratu iraunkor bat eman behar dela”
Martxoaren 13an Soto del Realen datatua dago Joan Mari Torrealdairen erantzunak jasotzen dituen gutuna, azkenean, postaz bidali beharrik gabe, eskura eman ahal izan diguna Egunero-kooi. (more…)